Zuzendariari

2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun

Francoren ediktu batez

Ematen du gaur egun ahaztua dagoela, nahiz eta baduen bere garrantzia Gipuzkoa eta Bizkaia, Araba eta Nafarroa ulertzeko. Francok erabaki zuen Gipuzkoa eta Bizkaia izendatzea «provincias traidoras» (eta oraindik, nik dakidala, ez da ediktu hori bertan behara ipini, «ahaztua» dago), eta horrek bazuen eduki bere eragina probintzia bi hauetan Francoren kontrako amorrua, beste kausen artean, jakina, esplikatzerakoan.

Adibide bat ipiniko dut, kaminoak, hori bazen Soraluzen komentatzen, askoz hobeak ziren Araban eta Nafarroan, «igarri» egiten zen territorio horietara pasatzean, baina Soraluzetik pasatzea abentura bat zen, eta kamioiek balkoiak aurretik eroaten zituzten, hain zen estua Soraluzeko bidea, eta demaseko ilarak formatzen ziren autoenak eta kamioienak Soraluzen zutela kausa nagusia, ibaiak ere koloretakoak gurean, eta hamaika detaille erakusten zutenak probintzia zigortuak, zirela.

Roman Garmendia. Donostia.

227 egun itxaron behar dut Osakidetzan

Osakidetzan behar izango dut itxaron 277 egun. Lehenago ezin ikusiko nauen oftalmologoak. Medikuak bidali nau espezialistarengana. Txanda eman didate, baina 2012ko urtarrilaren 16rako. Hala, beharko dut itxaron 277 egun gaurtik, apirila 14tik —atzo–. Esan dIot atenditu nauenari telefonoan espero dudala egotea bizirik ordurako, txanda egunerako. Hau al da asitentzia sanitorio kalitatezkoa, Osakidetza?

Erramun Gerrikagoitia. Lekeitio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.