Ongi etorri Kazetaritza ardatz buletinaren 42. zenbakira. Ohi bezala, hemen duzu kazetaritzaren munduan murgiltzeko gai sorta bat:
1. Argi eta garbi kontatzearen garrantzia.
2. Egiaztatzeko prozedurak zorroztu beharra.
3. The Washington Post-en krisia.
4. The Guardian eta adimen artifiziala.
5. Irratiaren Nazioarteko Eguna, adimen artifizialari begira.
​​​​​​​6. Beste irakurgai interesgarri batzuk.
Â
Â
Argi eta garbi kontatzearen garrantzia
Kazetaritza informazioa bilatu, landu eta kontatzearen artea da. Gertaera bat edo ikerketa bat hamaika modutan konta daiteke. Gertaerarik sinpleena ere bai. Demagun Donald Trump AEBetako lehendakariak bideo bat igo duela bere sare sozialean (Truth Social), eta bideo horretan tximino moduan irudikatu dituztela Barack Obama lehendakari ohia eta haren emazte Michelle Obama, adimen artifizialeko tresna baten bitartez. Halaxe gertatu da, eta, protesta uholdeak behartuta, Trumpek atzera egin eta ezabatu egin du bideoaren mezu arrazista.
Gertaera hori albiste izan da, baina ez da berdin kontatu hedabide guztietan. Analisi konparatiboetan sartu gabe, Margaret Sullivan The Guardian-eko zutabegilearen artikulu bat aipatu nahi nuke. Sullivan hedabideen inguruko berriemaile aditua da, eta, askotan The New York Times egunkariaren jokabidearekin kritikoa izan bada, oraingoan goraipatu egin du nola kontatu duen Trumpek igotako bideoaren afera. Margaret Sullivanen Yes! THIS is how it's done, New York Times izenburuko artikulua, nire ustez, lagungarria da gertaerak argi eta garbi kontatzearen garrantziaz jabetzeko.
Zeri ematen dio balioa Magaret Sullivanek? Azkarra eta zuzena izateari; webgunean, aplikazioan eta paperean toki nabarmena emanez gaiari garrantzia emateari, eta jokabide arrazista bati argi eta garbi arrazista deitzeari.
Baina gertaerak itzulingururik gabe deskribatzeaz gain, Erica L. Verde, Isabella Kwai eta Zolan Kanno-Youngs kazetariek The New York Times-en idatzitako artikuluak kokapena ere eman dio. Artikuluaren egileek argi utzi dute Obama senar-emazteen bideoarena ez dela Trumpen ekintza bakana izan. Aitzitik, ohiko praktika du, diotenez, aipamen laidogarriak egitea emakume, migrante eta beltzei buruz —eta nabarmenki obamatarrei buruz—. Aldi berean, gogoratu dute Trumpen gobernuak maiz erabili dituela irudi eta eslogan arrazistak.
Artikuluaren beste osagai bat ere nabarmendu du Margaret Sullivanek: Obama senar-emazteak tximino gisa irudikatzea topiko arrazista bat betikotzea dela gogoratu dute egileek, historikoki esklaboen trafikatzaileek eta segregazionistek erabilitakoa beltzak deshumanizatzeko eta haien lintxamenduak justifikatzeko.
Â
Â
Egiaztatzeko prozedurak zorroztu beharra
Desinformazioa ez da kontu berria, ezta desinformazioari aurre egin beharra ere. Azkenaldian areagotu egin al da arazoa? Desinformazioaren eraginez, eginkizuna zaildu zaie informazio fidagarria eman nahi duten hedabideei? Bi galderen erantzuna baiezkoa delakoan nago.
Azkenaldian arazoak okerrera egitearen atzean, hiru faktore aipa daitezke. Batetik, olatu atzerakoia. Indartu eta ugaritu egin dira gertakariak auzitan jarri eta botere estrategia propioen mesedetan nahasmena sortzearen aldeko eragileak. Bestetik, edukien hedapenerako ahaltsu diren sare sozialek bidea erabat ireki diote desinformazioari, interes ekonomikoetan mesedetan. Hirugarrenik, adimen artifizial sortzailea erabiltzen duten tresnek gero eta aukera gehiago ematen dituzte informazio faltsua sortu eta zabaltzeko.
Gertakari informatiboen inguruan gero eta eduki sintetiko faltsu gehiago sortzen da, eta egiazkotasunarekin konprometituta dauden hedabideek gero eta erronka zailagoa dute: egiaztapen prozesuak ahalik eta gehien zorroztea. Arazoaren tamainaz eta larritasunaz jabetzeko, gomendatuko nuke Desiree Garcia EFE agentziako Eduki Digitalen zuzendariari Entre Medios podcastean egin dioten elkarrizketa entzutea. Gai interesgarri asko aipatzen dira elkarrizketan, baina egiaztatze lanarekin eta EFE Verifica zerbitzuarekin zerikusia dutenak nabarmenduko nituzke.
Desiree Garcia EFEko Eduki Digitalen zuzendariak azaldu duenez, adimen artifizialak sortutako «eduki zaparrada bat» agertzen ari da, bai bideoan eta bai argazki formatuan. Eta hedabideetan ere argitaratzen dira eduki sintetiko eta faltsu horietako batzuk. Adibidez, AEBetako armadak Venezuelako lehendakari Nicolas Maduroren kontrako operazioa izan zenean, EFE Verifica zerbitzuak Cararaskoak ez ziren bideo batzuk identifikatu zituen, beste toki batzuetan izandako bonbardaketak erakusten zituztenak eta telebista ospetsuetan ematen ari zirenak. «Orduan, guk, kide gisa, deitu egin genien, eta ohartarazi bideo horiek faltsuak zirela, ken zitzaten», kontatu du Desiree Garciak.
Julio Iglesias kantariaren kontrako salaketaren harira, adimen artifiziala erabiliz zahartutako argazki bat mugitu zen sareetan, eta egunkari ezagun batzuek argitaratu egin zuten. Antzeko zerbait gertatu zen Espainiako tren istripuaren kasuan, adimen artifizialaren bidez sortutako argazki batekin.
Desiree Garciaren ustez, desinformazioaren kontra borrokatzeko, bi egiaztatze mota egin beharko lukete hedabideek: bata, edozein informazio argitaratu aurretik egin beharrekoa; bestea, agenda informatiboarekin lotuta sare sozialetan mugitzen diren eduki faltsuak atzematekoa eta herritarrei horren berri ematekoa. Lehenengoa, bistan denez, gero eta funtsezkoagoa da, eta kazetarien trebakuntza eta nolabaiteko espezializazioa eskatzen du. Bigarrena kontuan hartzekoa da, hedabide bakoitzaren baliabideen arabera.
Podcast saioa entzuteko:
- Entrevista26 - DesirĂ©e GarcĂa - Las agencias de noticias en el ecosistema digital (Entre Medios - Besocy - Apple Podcasts)
Â
Â
'The Washington Post'-en krisia
Otsailaren 4an, The Washington Post-eko ehunka langilek kaleratze gutuna jaso zuten. Hiru egun geroago, otsailaren 7an, Will Lewis zuzendari nagusiak dimisioa eman zuen, eta, behin-behinean, Jeff D'Onofrio finantza arduradunak hartu du haren tokia. Krisiak zeresan handia eman du hedabideen munduan. Jarraian, egunotan argitaratutako artikulu batzuk, gogoeta interesgarriak egiteko lagungarriak direlakoan.
-
Jeff Bezos y la muerte del Washington Post (Miquel Pellicer - Jot Down)
Miquel Pellicerren ustez, Jeff Bezosek The Washington Post erosi zuenean, demokraziaren aldeko konpromiso filantropiko gisa aurkeztu zen erosketa, eta orain agerian gelditu da xake taula handiago batean sakrifika daitekeen pieza bat dela. Horregatik, hamahiru urteko bilakaera honetan, kalte egin zaio kazetaritzaren eginkizunari, demokrazia zaintzeko zereginari huts egin diolako. -
Marty Baron: «Bezos temĂa que Trump buscara venganza contra Amazon por ser el propietario del 'Washington Post» (MarĂa Ramirez - elDiario.es)
Marty Baron zen The Washington Post-en zuzendaria Jeff Bezosek egunkaria erosi zuenean, eta erretiroa hartu arte jarraitu zuen karguan. Ondoren, Frente al poder: Trump, Bezos y el Washington Post liburua argitaratu du (2024). ElDiario.es egunkariari eskainitako elkarrizketan, Marty Baronek dio Jeff Bezosek lehentasuna eman diela beste negozio batzuei, eta ez duela nahi egunkaria oztopo izatea haien garapenean. -
Bafflement with Bezos (Tina Brown - Fresh Hell - Substack)
Egileak begiratu bat eman dio Jeff Bezosek Washingtongo egunkaria erosi zuenetik izandako ibilbideari. Haren ustez, Jeff Bezosek ez du ulertu nola zuzendu behar diren hedabideak. Horrez gain, Will Lewis kontratatzea hanka sartze handia izan dela nabarmendu du. -
Washington Post : la nostalgie n’est pas un business model (Frederic Filloux - Episodiques - Substack)
​​​​​​​The Washington Post-en ibilbidearen analisia egin du Frederic Fillouxek Substack-eko Episodiques buletinean. Fillouxen ustez, Washingtongo egunkariaren proiektua zaharkitua gelditu da.
Â
Â
Â
‘The Guardian’ eta adimen artifiziala
Caspar Llewellyn Smith The Guardian egunkariko adimen artifizialaren zuzendaria da. The Media Stack aldizkariak harekin egindako elkarrizketa oso baliagarria da The Guardian-ek adimen artifizialaren gaiari nola heldu dion jakiteko. Caspar Llewellyn Smithek 20 urte baino gehiago daramatza The Guardian-en, eta oso ardura ezberdinetan aritu da: Observer Music Monthly atalaren arduraduna, Kultura sailaren arduraduna, editorea, estrategia digitalaren zuzendaria eta produktu zuzendaria.
Gaur egun, adimen artifizialaren zuzendari gisa, lau eremutan aritzen da. Lehenik, adimen artifizialeko enpresekin lizentzia hitzarmenak bideratzen ditu. Bigarrenik, adimen artifizialeko tresnak erredakzioan eta arlo komertzialean zabaltzeaz arduratzen da. Hirugarrenik, The Guardian-en negoziorako eta kazetaritzaren etorkizunerako adimen artifizialak ekar dezakeenari buruzko pentsamendu estrategikoa garatzen du. Azkenik, egunkariko sail guztiek adimen artifizialak izan dezakeen eragina ulertzen laguntzen du, eta beharrezko trebakuntza izan dezaten bermatzen saiatzen da.
Zertan ari dira The Guardian-en adimen artifizialaren arloan? Hona hemen gako batzuk:
- Kazetariei ChatGPT eta Geminiren enpresa bertsioak jarri dizkiete eskura, eta %79k erabiltzen dituzte. Denek erabil ditzakete ideia berriak biltzeko, idazteko eta ikertzeko. Bertsio horietan, baina, ezin da informazio konfidentzialik itsatsi.
- Googleren NotebookLM tresna erabiltzen dute, dokumentu multzo jakin batean arakatzeko.
- Zertan ezin da erabili? Kazetaritza lan originalak egiteko.
- Aipatutakoaz gain, ikerketa lanetan datu multzo handiak aztertzeko erabiltzen ari dira, elkarrizketak transkribatzeko eta webgunearen irisgarritasuna hobetzeko.
Caspar Llewellyn Smithen azken gogoeta bat: ««Benetan hemen egin nahi duguna egin nahi baduzu —botereari egia esan, jende gaiztoari buruzko gauzak jakin—, oraindik ere erabat gizakien menpe gaude horretarako».
Informazio gehiago:
- The Guardian’s AI Strategy: Caspar Llewellyn Smith on Navigating Digital Disruption (John Rahim - The Media Stack)
Hedabideetan adimen artifiziala nola erabiltzen den gehiago jakin nahi izanez gero, hona hemen beste bi artikulu:
- The FT’s Jon Slade on leveraging AI to build new lines of business (Peter Houston - Media Voices)
- Why 2026 could be the year AI gets 'delightfully boring' (Marcela Kunova - JournalismUK)
Â
Â
Irratiaren Nazioarteko Eguna, adimen artifizialari begira
Unescoko estatu kideek otsailaren 13a Irratiaren Nazioarteko Egun izendatu zuten 2011n, eta Nazio Batuen Batzarrak onartu egin zuen 2012an. Irratiek hedatzen dituzten albisteak, anplifikatzen dituzten ahotsak eta barreiatzen dituzten historiak eskertzeko eguna da.
Aurten, adimen artifizialari buruzko gogoeta bat plazaratzeko baliatu du Unescok, Adimen artifiziala tresna bat da, ez ahots bat lelopean.
Khaled El-Enany Unescoko zuzendari nagusiak ohartarazi du adimen artifizialaren teknologia gaizki erabiltzen bada herritarren konfiantza ahuldu daitekeela. «Irratiaren funtsa dago jokoan: haren sinesgarritasuna, haren osotasuna eta haren giza ahotsa». Horregatik, irrati erakunde guztiei dei egin die esparru etiko argiak finkatzeko.
Informazio gehiago: