KiROLA

1 Formulako aurtengo txapelduna, lasterketa gehien irabazten dituena

Orain arte puntukako sistema erabili izan dute. Hilaren 29an hasiko da sasoia, Australian.

2009ko martxoaren 17a
15:04
Entzun 00:00:0000:00:00
1 Formulako aurtengo Munduko Txapelketako irabazlea ez da izango, azkenaldian bezala, denboraldian puntu gehien lortzen dituena, baizik eta lasterketa gehien irabazten dituena. Hala erabaki du gaur Nazioarteko Automobilismo Federazioko kontseilu nagusiak. Berdinketa kasuan baino ez dute joko puntuetara.

Aurtengo eredu hori iaz balego, Felipe Massa (Ferrari) zatekeen txapelduna eta ez Lewis Hamilton (McLaren).

Hilaren 29an hasiko dute denboraldia, Australian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.