KIROLA

13. Mendi Martxa egingo du ESAITek abuztuaren 3tik 10era

Lanestosatik abiatuko dira, eta Irunen amaituko dute ibilaldia. Euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatuko dute horrela.

2013ko ekainaren 27a
12:58
Entzun

Lanestosatik abuztuaren 3an abiatu, eta Irunera helduko da ESAITek antolatutako 13. Mendi Martxa hilaren 10ean. Ambasaguas, Turtzioz, Zalla, Laudio, Hazparne, Kanbo, Senpere eta Urruña ere zeharkatuko dituzte.

Zortzi egunez ariko dira oinez, eta egunean zazpi edo zortzi orduko ibilaldiak egingo dituzte batez beste. ESAIT Euskal Herriko Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatuko du horrela.

"Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasunaren alde urratsak egitea ez da soilik kirolarien ardura, ez eta soilik politikariena, gizarte osoarena baizik". Garbi dugu Frantziako eta Espainiako estatuen aldetik aurkituko ditugun oztopo eta traben gainetik euskal gizartearen borondatearen arabera erabakiko dela partida hau", esan du ESAITek.

Esait.org atarian eman daiteke izena, edo esaitekomendimartxa@gmail.com helbidera idatzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.