kirola

13 urterekin Everestera

Jordan Romero estatubatuarra munduko mendirik garaiena igotzen saiatuko da hurrengo asteetan.

2010eko apirilaren 7a
09:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Jordan Romero, Kaliforniako (Ameriketako Estatu Batuak) 13 urteko mutilak Everestera igo nahi du, munduko tontorrik garaiena (8.848 metro, Nepal). Igoko balitz, hori lortuko lukeen pertsonarik gazteena izango litzateke. "Denbora askoan egon naiz une honen zain", esan du gaztetxoak.

Badu esperientzia beste mendi handi batzuk igotzen, egindak dituelako Aconcagua (6.962 metro, Argentina), Kilimanjaro (5.895, Tanzania), Mackinley (6.194, Alaska) edota Elbrus (5.642, Errusia).

Besteak beste, aitarekin abiatu da Nepalera. "Hori da bere egitekoa, eta ondo pasatzen dugu guk", esan du Jordan Romeroren aitak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.