Atletismoa

16.300 atleta Behobia-Donostian, orain arteko marka

Igandean korrituko da 20,2 kilometroko proba. Izena eman dutenen artetik, 13.900 gizonezkoak dira eta 2.400 emakumezkoak.

2008ko azaroaren 4a
18:24
Entzun
Igandean korrituko da Behobia-Donostia atletismo proba (20,2 kilometro) eta antolatzaileek gaur esan dute 16.300 lagunek eman dutela izena. Orain arteko errekorra da. Haietatik hamalau mila maiatzean apuntatu ziren, izen-ematea zabaldu zutenean.

16.300 horietatik, 13.900 gizonezkoak dira eta 2.400 emakumezkoak.

44. Behobia-Donostia izango da aurtengoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.