1982-83ko denboralditik ez zituen hainbeste gol sartu

2010eko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ATHLETIC. Athleticek hamazazpi gol sartu ditu lehen bederatzi jardunaldietan. Aspaldi ez zuen horrenbeste gol sartzen Liga hasiera batean. 28 urte egin behar da atzera talde zuri-gorriak marka hori gainditu zuen azken aldiaren berri izateko. 1982-1983ko sasoian izan zen. Orduan, Javier Clementeren agindupean, Athleticek hemeretzi gol sartu zituen Ligako lehen bederatzi partidetan, denboraldi honetan lortutakoak baino bi gehiago. Sasoi honetako golegileei dagokienez, Llorentek sei sartu ditu, Gabilondok lau, San Josek eta Iraolak bina eta Gurpegik, David Lopezek eta Iñigo Lopezek bana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.