Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a egungo txapelduna eta beste hemeretzi pilotari ariko dira aurten Lehen Mailako buruz buruko Txapelketan. Ostiral honetan hasiko da, Zeanurin (Bizkaia), Asier Berasaluze-Pedro Martinez Eulate partidarekin. Hamar pilotari Aspe enpresakoak izango dira, beste hamar Asegarcekoak.
Bengoetxea VI.a, Abel Barriola txapeldunordea eta Asier Olaizola Olaizola I.a eta Sebastien Gonzalez iazko finalerdietako beste biak final-laurdenetarako sailkatuta daude.
Juan Martinez Irujo (2004 eta 2006an txapelduna), Aimar Olaizola Olaizola I.a (2005 eta 2007an), Patxi Ruiz (2003an) edota Ruben Beloki (1995, 1998, 1999 eta 2001ean) ere ariko dira txapelketan.
Ekainaren 7an izango da finala.
Pilota
20 pilotari ariko dira Lehen Mailako buruz burukoan
Ostiral honetan hasiko da txapelketa, Zeanurin. Finala, ekainaren 7an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu