200.000 euro gehiago Realari, Castillorengatik

2010eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
ATHLETIC. Xabi Castillok 35. partida jokatu zuen Athleticekin joan zen larunbatean Almeriaren aurka. Horrek esan nahi du talde zuri-gorriak 200.000 euro ordaindu beharko dizkiola Realari, bi taldeek adostutako kontratuak hori baitio. Jokalari durangarra 22 minutuz bakarrik egon zen zelaian, epaileak txartel gorria atera baitzion. Ez zen izan epaileek kanporatu zuten zuri-gorri bakarra, Koikili Lertxundik ere aldageletako bidea hartu behar izan baitzuen bi txartel hori ikusi ondoren. Carlos Gurpegik ere bosgarren txartel horia ikusi zuen; beraz, hura ere ez da ariko larunbat honetan Real Madrilen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.