1967tik gertatu den ez bezala, aitzin-etaparik gabe hasiko da Frantziako Tourra 2008an. Hala ere, nabarmentzekoa mendian eta erlojupekoan kilometro gutxiago egongo direla da. Gaur egin dute hurrengo urteko probaren aurkezpena, Parisen, eta 21 etapatan 3.554 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek. 2008koa 95. Tourra izango da.
Brest herrian (Bretainian) abiatuko da, uztailaren 5ean (hirugarren aldiz hasiko da Tourra han). Bukatu, ohi bezala, Parisen, uztailaren 27an.
Alpeak Pirinioen ondoren igoko dituzte txirrindulariek. Teorian, Hautacamen eta Alpe D'Huezen bukatuko diren etapak izango dira Pirinioetako eta Alpeetako garrantzitsuenak; mendiko beste hiru etapa ere korrituko dira. Erlojupekoei dagokionez, laugarren etapan 29 kilometrokoa izango dute (Cholet-Cholet) eta 20.ean 53koa (Cerilly-Saint Amand Montrond), biak norbanakoak.
Bi atseden egun edukiko dituzte: uztailaren 15ean eta 21ean.
Txirrindularitza
2008ko Tourrean, mendian eta erlojupekoan kilometro gutxiago
Uztailaren 5ean hasiko da, Bresten, eta Parisen bukatuko, 27an. Ez da aitzin-etaparekin hasiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu