Kirola

2010 arte Euskaltelen segituko du Samuel Sanchezek

Errepideko proban urrezko domina irabazi zuen txirrindulari espainiarrak Pekingo Olinpiar Jokoetan. Miguel Madariaga managerra pozik agertu da akordioarekin.

2008ko urriaren 18a
20:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur arratsaldean baieztatu du Miguel Madariaga Euskaltel-Euskadiko managerrak Samuel Sanchez txirrindulari espainiarrarekin beste bi denboralditarako kontratua hitzartu dutela, eta, horrenbestez, 2010 arte taldean jarraituko duela Olinpiar Jokoetako txapeldunak.

"Samu gurekin geratzea oso garrantzitsua da, mazioarteko txirrindularitzako lehen mailan baitago. Pekingo urrezko dominaren aurretik izen handia zuen nazioartean, baina niretzako harrigarria izan da Lombardiako birak iraun duen egun hauetan Samu-k bere inguruan eragin duena ikustea. Izen handia du, eta berak taldean jarraitzeak irudi handia emango dio Euskaltel-Euskadiri nazioartean", agertu du Madariagak.

Txirrindularia ere pozik agertu da Euskaltelen jarraituko duelako. Bere "bizi guztiko" taldea dela azpimarratu du, eta zail egiten zaiola bere burua beste nonbaiten irudikatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.