2011ko Tourra Vendeeko departamenduan hasiko da beste behin

Lehen etapan Goiseko Pasabide famatua igaroko dute, eta bigarrenean taldekako erlojupekoa jokatuko da

Erredakzioa
Donostia
2010eko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
ASO (Amaury Sport Organisation) Frantziako Tourraren antolatzaileak jakinarazi du non eta noiz hasiko den 2011ko aldia. Lehen etapa uztailaren 2an jokatuko da, eta txirrindulariak Noirmoutier uhartetik abiatuko dira, Vendeeko departamendutik. Hurrengo bi saioetan ere Ozeano Atlantikoaren itsasertzeko errepideetan barna ibiliko dira.

Aitzin-etapa edo erlojupeko batekin hasten da normalean Tourra, baina 2010ean ez da hala izango. Noirmoutierren hasi, eta Mont des Alouettes muinotxoan bukatuko da lehen etapa. Beraz, Goiseko Pasabide famatua igaroko dute. Izan ere, XVIII. mendean eraiki eta 4,5 kilometroko luzera duen pasabideak lotzen ditu uhartea eta kontinentea. Itsasbehera dagoenean soilik zeharkatu daiteke; egunean bi aldiz, alegia.

1999ko aldiko aurreneko etapan handik pasa zen Tourra, eta Alex Zulle erori egin zen. Lau minutu pasatxo galdu zituen gero helmugan. Hurrengo urteko bigarren etapa 23 kilometroko taldekako erlojupekoa izango da -Des Essartsen-, eta hirugarrena Olonne sur Merren hasiko da. Azkeneko 20 urteotan beste hiru aldiz atera da Tourra Vendeeetik: 1993an, 1999an eta 2005ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.