Kirola

25 urteko boxeolari bat hil da AEBetan

Borroka batean kolpeen ondorioz korderik gabe geratu eta erietxean zendu da. Benjamin Flores mexikarra da hildakoa.

2009ko maiatzaren 6a
17:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Benjamin Flores boxeolaria (Mexiko, 25 urte) hil da Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), Dallasen, duela bost egun izandako borroka baten ondoren. Koma egoeran sartu zuten erietxean eta ez da osatu.

Ordura arte Floresek hemeretzi borroka zituen irabaziak eta hiru galduak. Azkeneko konbatean Al Seeger (AEB) izan zuen kontrario, eta Laurence Cole epaileak borroka bertan behera utzi zuen zortzigarren txandan, Floresek ez zituelako erantzuten kolpeak; ondoren korderik gabe geratu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.