Irudia.Boston
2.562 HIRUKO 14 URTETAN
Ray Allenek iritsezina zirudien marka ondu zuen otsailean. 2.562. hirukoa sartu, eta Reggie Miller handiaren errekorra ondu zuen. Allenek 2.574 daramatza dagoeneko, hamalau urteko kirol ibilbidean. 1080 partida jokatu ditu hamalau sasoi horietan, eta horrek partidako 2,38 hiruko sartu dituela esan nahi du. Bere kirol ibilbideko portzentajea ere beldurtzeko modukoa da: %39,83. Argazkian Orlandoko J. J. Redickekin azaltzen da Allen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu