futbola

4-1 irabazi du Realak

Aranburu, Agirretxe, Elustondo eta Griezmannek egin dituzte Cadizen aurka etxekoek golak.

2010eko urtarrilaren 9a
20:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Etxean beste partida bat irabazi du Realak gaur, denboraldi honetako zortzigarrena jarraian. 4-1 hartu du mendean Cadiz.

0-1 jarri da galtzen, zazpigarren minutuan, Diego Tristanek gola sartuta. 11.ean Mikel Aranburukbanakoa egin du. Beste golak bigarren zatian heldu dira: Imanol Agirretxeak 46.ean 2-1ekoa, eta bukaeran Gorka Elustondok 3-1ekoa eta Antoine Griezmannek 4-1ekoa.

39 puntu ditu Donostiako taldeak eta, oraingoz, Espainiako Bigarren A Mailako lider da. Bi partida falta zaizkio lehen itzulia bukatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.