72.000 euro Euskal Jai Berri Fundazioarentzat
ERREMONTEA. Nafarroako Gobernuak 72.000 euroko diru laguntza emango dio Euskal Jai Berri Fundazioari, erremonte eskolak finantzatzeko, jaialdiak antolatzeko eta begiraleentzat ikastaroak antolatzeko. Laguntza Kirolaren Nafarroako Institutuaren bidez jasoko du fundazioak, eta helburu nagusia profesionalen mundutik at dauden ekimenak laguntzea da. Ordainetan, fundazioak antolatzen dituen ekimenetan Nafarroako Gobernuaren marka azaldu beharko da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu