GIMNASTIKA ARTISTIKOA

AEBetako taldearentzat urrea

Hutsik egin gabe aritu da taldea, eta indar erakustaldia eman du. Errusia izan da bigarren, eta Errumania hirugarren.

2012ko uztailaren 31
15:32
Entzun

AEBetako selekzioak lortu du urrea gimnastika artistikoko taldekako jardunean; 48.132 puntu lortu ditu. Oso lehia estua izan dute hainbat selekziok, eta azkenera arte ez da jakin zeinek jantziko zituen dominak. Azkenerako, Errusiak zintzilikatu du lepotik zilarrezkoa 46.366 punturekin eta, Errumaniak brontzezkoa, 45.000 punturekin. Errusiak gertu izan du garaipena, baina barra eta zorua soilik gelditzen zirenean, kale egin dute Komovak eta Afanasevak. 

AEBetako neskek indarra dute, akrobazia, sendotasuna, eta konfiantza pitzadurarik gabea. Sailkatzekoan, Jordyn Wieber munduko txapelduna bi taldekidek egindako lan bikainaren erruz buruz burukotik kanpora gelditu izanak  ez du taldea kolokan jarrri. Atzoko saioan garrantzitsua zen Wieber beraren jarduna: jota gelditu zelako joan den igandean, eta egon zitekeelako zalantzaren bat kaleratu zuten taldekide horiekin batera aritu beharrak harengan sor zezakeen motibazioaren eta erreakzioaren inguruan. Zalantza guztiak uxatu zituen, bera izan baitzen selekzioko gidaria eta erreferentea hasieratik. Gabrielle Douglas, Mc Kayla Maroney, Alexandra Raisman, Kyla Ross eta Jordyn Wieberrek osatu dute AEBen taldea.

Bestalde, Txinako selekzioa, Pekinen txapeldun geratu zena, laugarren izan da 174.430 puntu eskuratuta. Urduri aritu ziren, zalantza askorekin. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.