Olaizola-Zabaleta 22-10 Elezkano-Mariezkurrena

Aimar Olaizolak azken txapel profesionala lortu du

Nagusi izan dira gorriak partidaren hasieratik.

Olaizola eta Zabaleta, txapelak buruan, gaur Ogeta pilotalekuan. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
2021eko irailaren 19a
21:47
Entzun

Masterseko finala jokatu dute gaur Gasteizko Ogeta pilotalekuan Aimar Olaizolak eta Jose Javier Zabaletak osaturiko bikoteak, Danel Elezkanok eta Jon Mariezkurrenak osaturikoaren kontra. 22-10 nagusitu dira lehenak.

Azaroan erretiroa hartuko duela iragarri du Olaizolak aste honetan bertan, eta arreta fokua izan da gaurko partidan. Nagusi izan dira gorriak hasieratik. Eurek aukeraturiko pilotekin 5-0 jarri dira Olaizola eta Zabaleta, baina gero urdinek seina berdintzea lortu dute. Bazirudien lehia estua izango zela.

Ez, ordea. Gorriek berehala atera diete zazpi puntuko aldea Elezkano-Mariezkurrenari, eta hortik aurrera arazorik gabe nagusitu dira.

Ikusleek gogoz txalotu dituzte Olaizolaren tantoak, eta, azkenean, ikusi dute txapela janzten. Olaizolak profesional gisa irabazitako azkena izango da. Pozik zegoen pilotaria partidaren ostean: «Hobe horrela erretiratzea arrastaka baino», esan dio Euskal Telebistari.

Logroñon (Espainia) jokatuko du Olaizolak San Mateo txapelketa, eta azaroaren 13an, ibilbideko azken partida jokatuko du Goizuetan (Nafarroa), jaioterrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.