Aitor Hernandez eta Olatz Odriozola Euskadiko ziklo-kros txapeldun

2017ko abenduaren 31
00:00
Entzun
ZIKLO-KROSA.Aitor Hernandez eta Olatz Odriozola nagusitu ziren atzo Izarran (Araba), Euskadiko ziklo-kros txapelketan. Hernandezek hasieratik erakutsi zuen txirrindularirik indartsuena zela. Hala, bosgarren aldiz jantzi zuen txapelketa. Bigarren sailkatu zen Gorka Izagirre, eta hirugarren Javier Ruiz de Larrinaga. Estuago lortu zuen garaipena Olatz Odriozolak. Izan ere, bizkorrena Luisa Ibarrola Juniorra izan zen: berrogeita hamar minutu eta hamabi segundo eginda. Baina elitean ez lehiatuta, ezin zuentxapela jantzi. Zaloa Treville eta Lierni Lekuona ailegatu ziren atzetik, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.