Aitzol Atutxak laugarren aldiz jarraian irabazi du Urrezko Kopa

Aitzol Atutxa, Urrezko Kopako txapela soinean duela, atzo. DONOSTIA KULTURA.
2018ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AIZKORA. Aitzol Atutxak ondo hartuta dio neurria Urrezko Kopari. Dimako aizkolariak irabazi egin ditu azkeneko lau ekitaldiak; azkena, atzo, ohi bezala, Donostiako Trinitate plazan jokatutako deman. Atutxa II.a nagusitasunez gailendu zen. 31.52ko denbora egin zuen. Iker Vicente bigarren izan zen (33.10), Mikel Larrañaga hirugarren (35.46), Iñaki Azurmendi laugarren (35.53) eta Joseba Otaegi bosgarren (39.15).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.