Floren Nazabal eta Juanjoxe Erdozia nafarrek, Iazko Binakako Urrezko Aizkolarien Lehiaketako txapeldunek, lehen hiru puntuak lortu dituzte, 11 segundoko aldea aterata Luismari Txapartegi eta Xabier Orbegozo Arria V.-a gipuzkoarrei. Maila Nagusiko lehen multzoko hastapeneko jardunaldia jokatu zuten herenegun, eta garaileak hiru probatan nagusitu ziren, ligaxkan parra egin baitzuten.
Donezteben (Nafarroa) jokatu zuten saioa, eta, ikusitakoak ikusita, finalerdietara sartzeko lehia estua gertatzea espero da. Izan ere, multzoko horretako hirugarren bikotea ere indartsua da: Azurmendi-Peñagarikano. Hain justu, heldu den larunbatean jokatuko dute lehen saioa.Igandeko saioan, Nazabal eta Erdoziak 15 segundoko aldea lortu zuten lehen bi probak jokatuta. Hirugarrena amaitutakoan, ordea (ligaxka), aurretik jarri ziren Txapartegi eta Arria, 43 segundoko aldearekin, markagailuan 6-2 galtzen aritu arren.
Azken proban, berriz, nafarrak ongi moldatu ziren eta ongi eutsi zioten erritmoari; gipuzkoarrak bete egin ziren. Azken denborak: Nazabal-Erdozia: 24.19; Txapartegi-Arria V.a: 24.30.Hogeita bi urte azpikoen lehia ere ikusgai izan zen.Bigarren multzoko bigarren jardunaldia jokatu zuten. Lau probak jokatuta, Otaegi-Garikoitz Larretxea bikoak bereganatu zituen saioko hiru puntuak, 10-7 nagusituta. Hauek izan ziren azken denborak, lau probak jokatuta: Otaegi-Larretxea: 17.36; Rekondo-Rodriguez: 18.36. Azken jardunaldian erabakiko da dena.
AIZKORA. Sailkatzeko jakin-minak azken saioa arte iraungo du
Nazabal-Erdoziak Urrezko Aizkolarien Txapelketako lehen garaipena lortu dute, Txapartegi eta Arria V.ari 11-2 irabazita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu