Alaves 0 - 1 Betis

Alavesek azken unean galdu du ligako estreinako partida

Betisek 94. minutuan sartu duen golak erabaki du partida. Alavesek zenbait aukera izan ditu bigarren zatian.

Alaveseko eta Betiseko jokalariak, baloia lortzeko lehian. ADRIAN RUIZ-HIERRO / EFE
2020ko irailaren 14a
10:13
Entzun

Alavesek porrot garratz batekin ekin dio Espainiako Ligako denboraldiari. Taldeak ondo jokatu arren, defentsan egindako akats batek ebatzi zuen partida. Golik gabe amaitzeko itxura zuen, baina, 94. minutuan, korner batean, Betiseko Tello jokalariak defentsaren deskuidu bat aprobetxatu zuen hiru puntuak lortzeko.

Gasteizko taldeak bizi hasi zuen partida, ondo defendatzen eta baloia lortzeko lehian. Partida trabatu samar egon zen lehen zatian. Bigarrenean, Alaveseko jokalariek asmatu zuten jokoa arintzen, eta zenbait gol aukera izan zituzten.

Amaieran, ordea, Betisek aurrea hartu zion Alavesi, egindako aldaketei esker, eta azken minutuetan izandako nagusitasuna biribildu zuten azken uneko golari esker.

Alavesen hamaikakoa: Pacheco; Duarte, Ely, Laguardia; Edgar, Tomas Pina, Pere Pons, Battaglia, Rioja; Joselu, Lucas Perez.

Betisen hamaikakoa: Claudio Bravo; Emerson, Mandi, Bartra, Alex Moreno; Gido Rodriguez, William Carvalho; Joaquin, Canales, Fekir y Borja Iglesias.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.