Mallorca 0-0 Alaves

Alavesek hutsean berdindu du Mallorcan

Lehen zati on baten ostean, sufritzea egokitu zaie arabarrei, baina Sivera atezainak neurketa bikaina jokatu du.

(ID_13399848) ESPAÑA FÚTBOL LALIGA EA SPORTS
Sivera, gaur, Mallorcako hiru jokalari aurrean dituela.
2023ko abenduaren 3a
17:05
Entzun

Alavesek puntu ona eskuratu du Mallorcari egin dion bisitan (0-0). Arabarrek izan dituzte gola sartzeko aukerak, baina, partidako jokalaririk onena euren atezain Sivera izan dela kontuan izanda, ontzat jo dezakete puntua. Sailkapen nagusian hamabigarren postuan daude, hamasei punturekin.

Etxeko taldea garaipenaren bila atera da gaur. Javier Aguirre entrenatzaileak bost defentsarekin jokatu ohi du, baina gaur atzean lau lagun utzi ditu, zelai erdian bat gehiago izan zitezen. Hasieran, apustua ez zaio bereziki ongi irten. Mallorcarena izan da baloi jabetza, baina Alaves sendo zegoen defentsan, eta aukerak izan ditu kontraerasoan. Luis Rioja, Samu Omorodion eta Guridi saiatu dira, baina ez dute asmatu Rajkovicen aurrean.

Bigarren zatian, Larin zelairatu du mexikarrak, eta aurrelari kanadarrak goitik behera aldatu du neurketa. Aukera argiak izan dituzte etxekoek, baina heroi bilakatu da Sivera, eta Alavesentzat garrantzitsua den puntu bati eustea lortu du.

Mallorca: Rajkovic; Valjent, Raillo, Jaume Costa (Lato, 66'), Gio Gonzalez (Maffeo, 75'); Darder, Mascarell, Amath (Llabres, 85'), Samu Costa (Morlanes, 66'), Sanchez (Larin, 45') eta Abdon.

Alaves: Sivera; Gorosabel, Javi Lopez, Marin, Abqar; Rioja (Hagi, 74'), Gebara (Benavidez, 82'), Guridi (Duarte, 74'), Rebbach (Sola, 66'), Blanco; eta Samu (Kike Garcia, 82').

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.