Valentzia 0-1 Alaves

Alavesek Lehen Mailan jarraitzea ziurtatu du Valentzian

Javi Lopezek sartu du arabarren gola. Lau jardunaldiren faltan lortu dute balentria.

Javi Lopez gaur Valentzian sartu duen gola ospatzen. KAI FORSTERLING / EFE
Javi Lopez gaur Valentzian sartu duen gola ospatzen. KAI FORSTERLING / EFE
Paulo Ostolaza.
2024ko maiatzaren 5a
20:50
Entzun

Lehen Mailara itzuli den denboraldia idilikoa izan da Alavesentzat. Hori esan zuen asteon Luis Garcia Plaza prestatzaileak, eta gaur berretsi du: arabarrek 0-1 irabazi diote Valentziari, eta, lau jardunaldiren faltan, matematikoki ziurtatu dute Lehen Mailan jarraitzea. Arazorik gabe eutsi diote mailari, beraz.

Gaur neurketa ederra jokatu dute, eta Europa ligarako sailkatzeko ia aukerarik gabe utzi dute etxeko taldea. Lehen zatian kontrolpean izan dute partida, eta gola sartzeko abaguneak ere sortu dituzte. Kike Garciaren burukada batek zutoina jo du. Gola, ordea, bigarrenean heldu da: Callos Vicentek ateratako korner bat ederki amaitu du Javi Lopezek. Azken minutuetan saiatu dira etxekoak, baina aukera argienak Alavesek izan ditu kontraerasoan.

Hiru puntuei esker 41 dituzte arabarrek, eta 11. dira sailkapen nagusian. Azken lau jardunaldiak patxadaz igarotzeko moduan dira. Mendizorrotzan Girona jasoko dute datorren astean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.