Alavesek ondo jardun du; Eibarrek, aldiz, galdu egin du
Eibarrek eta Alavesek ere jokatu zuten atzo, emaitza ezberdinak lortuz. Eibarrek 2-1 galdu zuen Huescaren aurka, ligako lehen jardunaldian izango duen aurkaria. Lehen hogei minutuetan bi gol jaso ondoren, Kike Garciak sartu zuen 2-1ekoa (34. min.). Alavesek, aldiz, hiruko torneo batean hartu zuen parte, eta 1-0 irabazi zuen Valladolid eta Oviedoren aurka jokaturiko 45 minutuko partida bana. Golak Manu Garciak eta Burgik sartu zituzten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu