Alaveseko administrazio kontseiluko partaide denek euren kargua uztea erabaki dute, Fernando Ortiz de Zarate presidenteak barne. Astelehenean emango dituzte azalpenak, lehen taldeak asteburuan Leonen aurka jokatu ondoren, baina klubaren egoera ekonomiko txarra da dimisioaren arrazoietako bat.
Akziodun berrientzat "eragozpen" ez izateko asmoz utzi dute, euren gaurko prentsa ohar laburraren arabera.
Akzio zabaltze kanpainan da Alaves eta, klubak segitu ahal izateko, 3,2 milioi euro behar dituzte gutxienez.
Espainiako Bigarren B Mailan dago gaur egun Gasteizko taldea.
futbola