Celta 6-0 Alaves

Alavesi egurra eman diote Celtak eta epaileek

Kolpe latza hartu du Alaves taldeak Balaidos futbol zelaian. Epaileek penalti batez eta jokalari bat kanporatuz zigortu dute talde arabarra.

Alaveeko jokalariak jauzi egiten, Celtako Denis Suarezen jaurtiketa batean. LAVANDEIRA JR. / EFE
Berria
2020ko ekainaren 21a
18:10
Entzun

Celta jaun eta jabe izan da gaur Vigon (Galizia) Alavesen aurka jokaturiko partidan. Lehen zatia lau golen aldearekin amaitu du, eta, gainera, Martin jokalaria galdu du Alavesek, epaileek kanporatu egin dutelako.

Galiziako taldeak 388 minutu zeramatzan Ligan golik sartu gabe.

Asier Garitano entrenatzaileak gazteei aukera emateko politikarekin jarraitu du. Gaur, Javi Lopez estreinatu da babazorroekin.

Celtak kornerretik eginiko bi jaurtiketaren bidez sartu ditu lehenengo bi golak. Murillok sartu du lehenengoa, buruz. Eta zazpi minutu geroago, bigarren kornerrean, Fujsareneskuarekin topo egin zuen baloian. Ondorioz, penaltia ebatzi du Cordero Vega epaileak. Aspasek sartu du gola.

Eta, ordutik, Alaves noraezean ibili da. Celtaren erasoaldietako batean, Martin defentsak gogor hartu du Rafinha, eta epaileak txartel gorria erakutsi dio.

Geroztik ez da partidarik egon. Celta jaun eta jabe izan da, nahiz eta bigarren partean abiada apaldu.

Golak: 1-0, 13. minutuan, Murillok. 2-0, 20. minutuan: Aspasek, penaltiz. 3-0,
40. minutuan: Rafinhak. 4-0, 41. minutuan: Rafinhak. 5-0, 78. minutuan: Nolitok. 6-0, 86. minutuan:
Santi Minak.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.