1939ko apirilaren zazpian jaio zen Alberto Ormaetxea, Eibarren. Ezker hegaleko atzelari gisa herriko taldean jokatu zuen gaztetatik. 62-63 denboraldian debutatu zuen Ormaetxeak Realarekin, Atotxan. Realak bigarren mailan jokatzen zuen orduan, eta 66-67an lehen mailara igotzea lortu zuten. 73an utzi zion Ormaetxeak futbolean jokatzeari, eta bitarte horretan ezker hegaleko atzelaria izan zen.
Entrenatzaile izateko bidea ekin zuen orduan. Ikastaroa egin, eta entrenatzaile laguntzaile gisa aritu zen Rafa Iriondorekin, Andoni Elizondorekin, eta Jose Antonio Irulegirekin. 78-79 denboraldian lortu zuen lehen entrenatzaile postua, eta handik bi urtera irabazi zuen Realak Espainiako lehen liga.
Zazpi urtean izan zen Realeko entrenatzaile, eta zenbaitek dudan jarri zuten bere lana. Lekurik gabe utzi zuten. Handik urtebetera Alacanteko Hercules taldera joan zen, baina hura ere laster utzi zuen.
heriotza
Alberto Ormaetxea hil da
Realeko entrenatzaile ohi Alberto Ormaetxea hil da. Gaixorik zegoen azken urteetan, eta gaur hil da 66 urterekin. Realak titulu handiak irabazi zituen hura entrenatzaile zenean, 80-81 eta 82-83 denboraldietako Espainiako Ligak irabazi zituzten, eta Europako Kopan finalerdietara iritsi ziren, eta baita Superkopa irabaztera ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu