«Ez dut turismoa egiteko asmoz bidaiatzen duen profesionalik ezagutzen». Joaquin Caparros ez da Alcorconez fio (22:00, GolTV / O.I.). Athleticek final-zortzirenak eskura izan arren, ez dauka lasaitzeko asmorik. Futbolean «denetarik» ikusitakoa da eta badaki ezustekoak ohikoak izaten direla kanporaketa bidez erabakitzen diren neurketetan. «Dena eginda daukagula pentsatzeak ez digu lagunduko. Aurkariari erakutsi behar diogu Kopa lehiaketa garrantzitsua dela Athleticentzat».
Partida ganoraz prestatzeak eta konfiantza barik jokatzeak mesede egingo dio Athletici. Sekula ez baitago jakitzerik zer gertatuko den. Halere, ezin da ukatu hautagai nagusia dela sailkatzeko. Joanekoan irabazi izana eta itzulikoa San Mamesen jokatzea abantaila handia da. Horrenbestez, ezin du huts egin. Kale egiteak krisia eragingo luke.
Athleticek badaki zer egin behar duen Alcorconi irabazteko. Alcorconi eta San Mamesen jokatzen duen edozeini irabazteko. Epaileak partidaren hasiera agindu bezain laster gogor estutu eta bizi jokatu behar du. Horretarako, fisikoki ondoen dauden futbolarien alde egingo du Caparrosek. Entrenatzaileak azken unera arte itxarongo du hamaikakoa eta deialdia erabakitzeko. Titular batzuek eta gutxiago jokatu duten beste batzuek osatuko dute hamaikakoa.
Alcorconen hasitako lana bukatu behar du Athleticek San Mamesen
Joanekoan irabazi izanak lasaitasuna eman die zuri-gorriei, eta Caparrosek prest dauden guztiak deitu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu