TXIRRINDULARITZA. Alex Aranburuk (Movistar) egun biribila izan zuen atzo Limousingo Itzulian. Ezkio-Itsasokoak (Gipuzkoa) esprintean irabazi zuen bigarren etapa, eta garaipenari esker, lider jarri zen sailkapen nagusian. Aranburuk aurrea hartu zien Eduard-Michael Grosu errumaniarrari (Drone Hopper-Androni) eta Clement Venturini frantziarrari (Ag2r). Aurretik, erorikoa izan zen. Sailkapen nagusian, berriz, lau segundo ateratzen dizkio Julien Simon frantziarrari (Total) eta bost Matteo Trentini italiarrari (UAE). Bihar amaituko da proba.
«Beti kostatzen da irabaztea, eta, aurten, COVID-19a dela, edo beste arazo batzuk direla, kosta egin zait. Baina azkenean lortu dut lehen garaipena. Oso pozik nago», esan zuen Aranburuk. Gipuzkoarraren garaipenak mesede galanta egin diezaioke Movistarri mailari eusteko helburuan.
Bestalde, Nairo Quintana Arkea taldeko txirrindulari kolonbiarrak bitan eman zuen positibo Frantziako Tourrean. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) jakinarazi duenez, Quintanak tramadol analgesikoarekin eman zuen positibo uztailaren 8an eta 13an egin zizkioten odol analisietan. Seigarren izan zen Tourrean, baina deskalifikatu egin dute. Hamar egun ditu Kirola Arbitratzeko Epaitegian (TAS) helegitea aurkezteko. Hala ere, araudia lehen aldiz hautsi duenez, lehiatzen jarrai dezake. Espainiako Vueltan parte hartzekoa da.
Alex Aranburuk Limousinen irabazi du, eta lider jarri da
Movistar taldeko txirrindulari gipuzkoarra azkarrena izan da esprintean. Denboraldiko lehen garaipena du

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu