1 Formula

Alonsok lortu du Hungariako 'pole'-a, saio korapilatuan

Laurentzi Garmendia
2009ko uztailaren 25a
15:40
Entzun 00:00:0000:00:00
Fernando Alonsok urteko lehen pole-a lortu du gaur, Hungariako Sari Nagusirako sailkapen korapilatsuan. Lehenik Felipe Massaren istripuak baldintzatu du bigarren saioa, eta hirugarren saioan denbora monitoreek huts egin dute. Gidariek ez zekiten zein postutan amaitu duten, eta azkenean argitu da Alonso izan dela azkarrena.

Haren atzetik Sebastian Vettel eta mark Webber sailkatu dira. Hortaz, Renaultek hartu ditu lehen hiru tokiak.

Bihar jokatuko dute Hungariako Sari Nagusia. Jenson Button doa lider, 68 punturekin. Bigarren, Vettel, 47rekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.