Urteko bosgarren lasterketa da asteburu honetan Nurburgring zirkuituan korrituko den Europako Sari Nagusia. San Marinoko lasterketak utzitakoak segida izango ote duen ala ez argituko du, batez ere Ferrariren mailari dagokionez. Iazko urte iluna kenduta, italiarrak ongi moldatu dira Alemaniako zirkuitu mitiko honetara, eta Schumacher eta Massa maila onean ariko dira. Alonso ere ongi moldatu da, eta atzo pole-a lortu zuen (denboraldiko lehena du). Atzetik, bi Ferrari autoak sailkatu ziren, Michael Schumacher eta Felipe Massa. McLarenekin sortzen dira orain zalantzak.
Alonsoren ustez, aldiz txapelketako buru da McLaren da gertuen jarraitzen duen taldea, orain arte oso fin aritu ez bada ere, gorantz egingo duela susmatzen baitu. Gaurko lasterketaren zain, ezin da esan Ron Dennisen taldeak Renault edo Ferrari izutzeko adinako abiadura duenik.Itxura guztien arabera, oraingo honetan lehia Renaulten eta Ferrariren artekoa izango da, nahiz eta entrenamenduetan Honda gertu izango duten. Talde hau kirol krisian dago, denboraldi hasierako aurreikuspenak ez baitira betetzen ari. Buttonek errekor izugarria zuen orain arte, aurtengo lasterketa guztietan lehen hiru postuetako batetik atera baita, baina ondoren podium bakarra lortu du, Malaysian, bi Renault autoen atzean.Hori konpontzeko asmoz, aurreko astean bilera egin zuten Hondako arduradunek gidariekin. Gaur ikusiko da horrek zertarako balio izan duen, baina Buttonek eta Barrichellok behar dutena auto azkarragoa da. Itzuli baterako auto ona da, baina lasterketan ez du nahiko abiadura.
Lasterketan edozer gertatuta ere, Alonsok txapelketaren buru utziko du zirkuitua. Hurrengo asteburuan Kataluniara lehen postuan iritsiko da. Dagoeneko asturiarrak lortu duen aldearekin, iaz denboraldi osoan erabili zuen jarrera kontserbatzailea martxan jar dezake. Iaz Raikkoneni azken itzulian egin zion ihes garaipenak Nurburgringen, eta Alonso baliatu zen haren opariaz.
Alonsoren 'pole'-a, Ferrariren aurretik
Renaulteko gidaria denboraldi honetan lehen aldiz aterako da lehen postutik, eta Schumacher eta Massa izango ditu ondoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu