Pilota

Altuna eta Mariezkurrena, finalerdietara

Binakako Txapelketako kanporaketan, Jakari eta Martijari 19-22 irabazi diete Labriten. 13-18 galtzen joan dira.

jarraia196078.jpg
Berria
2021eko apirilaren 10a
20:10
Entzun

Binakako Txapelketak beste bikote bat gehiago dauka finalerdietan:Altuna III.a-Mariezkurrena. Kanporaketa irabazi diote Jaka-Martijari, gaur Labriten (19-22). Azken unean erabaki da partida urdinen alde, bolada ikaragarri ona kateatu dutenean. Izan ere, 13-18 galtzetik 19-22ra joan dira. Ordura arte, gorabehera handiko lehia izan da: urdinak hobeto hasi badira ere, gero txandakatuz joan dira markagailuko agintean, harik eta galtzaileek bost tantoko errenta lortu duten arte.

Txapelketako ligaxkako zenbakiak ikusita, Altuna eta Mariezkurrena ziren faboritoak, lau garaipen gehiago zituztelako aurkarien aldean. Bi bikoteen arteko bi partidetan ere, gaur urdinez aritu direnak izan ziren irabazle. Baina zenbaki horiek ez ziren deus gaurkoari begira. Kale edo bale zen Aspe enpresako bi bikoteen artean. Altuna eta Mariezkurrenarekin batera, ligaxkako lehen bi bikote sailkatuak daude finalaurrekoetan: Elezkano-Zabaleta, eta Peña-Albisu.

Bihar jokatuko dute bigarren eta azken kanporaketa bi bikote hauek: Olaizola II.a-Rezusta batetik, eta Ezkurdia-Ladis Galarza bestetik. Logroñon (Espainia) ariko dira, Adarraga pilotalekuan, 17:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.