PILOTA

Alustiza eta Armendariz lau t'erdiko 'beste' finalean

Nafarroako Irekiko lehen txapela izango dute gaur jokoan, Iruñean

Erredakzioa
DONOSTIA
2004ko abenduaren 11
00:00
Entzun
EPELek antolatutakoaren aldean ezkutuan pasatu da, baina gaur arratsaldean jokatuko da Nafarroako Lau t'erdiko Irekiaren aurreneko finala. Martin Alustiza eta Carlos Armendariz iritsi dira finalera, eta txapela eta3.000 euro izango dituzte gaur jokoan, Iruñeko Labrit pilotalekuan (18:00).

Joan den azaroan aurkeztu zuen Frontis enpresak Pilota Zirkuitu Profesionala, besteak beste, Nafarroako Federazioaren babesean. Lizentzia profesionala duten guztiei egin zitzaien orduan gonbita zirkuituan parte har zezaten, eta Nafarroako Irekia da aipatu zirkuituko lehenengo txapelketa Nafarroan, Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Errioxan ere jokatuko dira txapelketak, lau t'erdian zein binaka. Frontis enpresako hamalau pilotariekin jokatu da lehenengo txapelketa, baina datozen horietan beste enpresa txikietako pilotariek ere parte hartzea espero da.Martin Alustiza eta Carlos Armendariz finalistak zerrendaburuen artean zeuden txapelketa hasi aurretik Inaxio Errandonea eta Fernando Arretxe ziren besteak. Alustizak Ariznabarretari irabazi zion final-laurdenetan eta Errandoneari finalerdietan azken hamaika tantoak errenkadan eginda (11-17kotik, 22-17kora). Armendarizek Altunaren kontra irabazi zuen final-laurdenetako partida eta Arretxeren kontra finalerdietakoa Altuna gaztearen kontra bere eskarmentua erakutsi zuen, eta Arretxeren kontra bere sasoia. Partida polita espero da gaurkoa.Final horren aurretik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Fernando Arretxek eta Inaxio Errandoneak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.