Amber Neben estatubatuarrak irabazi du gaur Varesen (Italia) emakumezko senior profesionalen Munduko Txapelketako erlojupekoa. 25,5 kilometroko ibilbidea zuten eta 33.51ko denbora egin du.
Christiane Soeder austriarra izan da bigarren (sei segundora) eta Judith Arndt alemaniarra hirugarren (22ra). Eneritz Iturriagaetxeberria (Abadiño, Bizkaia) 32. geratu da, 36.55eko denborarekin; Espainiarekin aritu da.
Gizonezkoen erlojupekoa bihar izango da (43,7 kilometro).
Iraupen proban, berriz, emakumeak larunbatean lehiatuko dira eta gizonezkoak igandean.
Txirrindularitza
Amber Nebenek irabazi du Mundialeko erlojupekoa
Eneritz Iturriagaetxeberriak 32. bukatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu