eskubaloia

Ambros Martin: "Itzuliko partida etxean jokatzea ez da hain garrantzitsua"

Itxakok etxean jokatuko du Txapeldunen Ligako finalaren itzuliko partida. Joaneko partida maiatzaren 7an jokatuko da Norvegian (16:45); itzulikoa, berriz, 14an, ziurrenik Iruñeko Anaitasuna pabiloian (19:00).

2011ko apirilaren 19a
15:03
Entzun

Txapeldunen Ligako finalaren zozketa aldekoa izan du Itxakok, eta Larvik taldearen aurkako joan-etorriko kanporaketan bere alde izango du partiden ordena. Joaneko partida Norvegian jokatuko du Lizarrako taldeak, eta itzulikoa, etxean. Ambros Martinek garrantzia kendu nahi izan dio, ordea, zozketaren emaitzari. "Badaude garrantzitsuagoak diren beste aldagai batzuk. Europan daukagun ibilbide motzean bigarren partida kanpoan izan dugunean irabazi dugu, eta finalean izango garen bi taldeek final-aurrekoetan itzuliko partida kanpoan jokatu genuen", esan du.

Lehen partida maiatzaren 7an jokatuko da (16:45), eta etxeko astebete geroago jokatuko du Ambros Martinek zuzendutako taldeak, hilaren 14an (19:00). Etxeko partida zein pabiloitan jokatu aztertzen ari zen kluba atzo, ez baitiete euren pabiloian jokatzen uzten. Ziurrenik Iruñeko Anaitasunan ariko dira. Entrenatzaileak Lizarran jokatzen ez uzteko erabaki hori ez duela ulertzen esan du gaur: "Zertarako nahi dugu 5.000 eserleku ditun pabiloia bete ezin badugu? Badakigu, gainera, emakumezkoen eskubaloiaren egoera ez dela onena...".

Ambrosentzat Larvik munduko talderik onena da, Novergiako selekzioaren oinarria. "Bai etxean baita kanpoan ere irabaz zaitzake. Elkarrekin jokatzera ohituta daude, eta taldeak atseden hartzen duenean, selekzioarekin elkarrekin jokatzen jarraitzen dute". Horiei aurre egiteko defentsan baloiak azkar errekuperatzen ez dietela utzi behar iritzi dio, denbora oso gutxian markagailua iraultzeko taldea dela argudiatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.