Anaitasunak gora egin du, azken hiru lehiak irabazita
ESKUBALOIA. Helvetia Anaitasunak bolada onean jarraitzen du. Iruñeko taldeak Asobal ligako hirugarren partida irabazi zuen jarraian herenegun: 28-20 Port Sagunti. Azken hiru garaipenei esker, Aitor Etxaburuk zuzentzen duen taldeak jauzia eman du sailkapenean, eta bederatzigarren da orain, zazpi punturekin. Larunbatean laugarren garaipena lor dezake jarraian, Cangasi, azken sailkatuarekin lehiatuko baita.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu