Ane Sanchez Goyogana
Lugañene baserritik

Atseden hartzeko garaia

2025eko irailaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pasatu da Kontxa, eta, horrekin batera, denboraldiaren azken txanpa ere bai; momentu hunkigarri asko utzi dituen eguna. Batzuek oraindik asteburu bateko lana dute aurretik; beste batzuek, berriz, dagoeneko amaiera eman diogu sasoi luze eta gogorrari. Orain deskantsatzeko garaia iritsi da, eta horrek ere badu bere xarma. Ez da soilik gorputzak atseden hartzea, buruak ere behar du lasaitasuna, eta denbora luzez daramagun errutina mozteko beharra dugu.

Denboraldian zehar egin ezin ditugun gauzak egiteko garaia da: bidaiak, beste zenbait kirol, festak, familia eta lagunei denbora eskaini, asteburuetan iratzargailu gabe jaiki... Funtsean, egunerokotasunak murrizten dizkigun aukera txiki horiek guztiak. Atsedenaldiak horregatik du balio, bizitzari bestelako zapore bat hartzeko eta ohiko erritmoa apurtzeko.

Deskantsu horren beharra dugun arren, pena ere hor dago, berriro ere pasatu delako errepikatuko ez den denboraldi bat, taldekide batzuei agur esatekoa. Baina horrek egiten du berezi urte bakoitza, eta kirolaren parte da hori ere. Denboraldiari agur esanda ere, buruak datorrenari begira hasten dira, erabakiak hartzeko garaia baita. Batzuek behin betiko agurtuko dute arrauna, eta erabaki erraza ez izan arren, denoi iritsiko zaigu. Baita tostak partekatzen jarraitu nahiko genituzkeenei ere.

Penaz ari naiz agurtzen, baina sortzen ari garen une eta oroitzapen sortaz zortedun sentitzen; datorrenari gogoz eta indarrez heltzeko, beste hainbeste momentu bizitzeko gogoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.