Arrauna. ANTXERRITIK

Erakusleihoa

Jon Ander De la Hoz.
2023ko uztailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jakituria milimetrikoak nekez aldatzen du gidoia. Horrela da kirol gehienetan, eta antzera daude Eusko Label eta Euskotren ligetako sailkapen nagusiak ere. Gutxi-gehiago, traineruak aurreikusitako multzoetan banatu dira sasoiaren hasieran, salbuespenak salbuespen. Hala, jokalekua da aldiroko berritasun nagusietako bat. Haietako bakoitzeko natur baldintzak batetik, eta ertzean bildutako jende uholdea bestetik. Izan ere, oso bestelako kontua da Bilbo kosmopolitean edo Orioko barran aritzea. Biak dira itzal luzeko arraun lekuak, baina batean, propio joandako zaleak nahasten dira paseoan ari diren turistekin. Bestean, estropadarako egiten dute barrarainoko bidea, beren-beregi.

Bilboko udaletxetik Deustuko zubira arteko bidea erakargarria da zinez, hango Guggenheim, Itsasmuseum eta abarrekin. Horiek ikustera joandako bisitari andanak ikuskizun bitxiarekin egin zuen topo larunbatean: koloretako txalupak segida-segidan. Bakoitzean hamalau lagun, lerde jario, lehertu beharrean.

Ordezko arraunlariari dagozkion lanak taxuz eta setaz egiteko asmoz —ez kontrakorik iradoki, zer gerta ere—, irteera aldera joatea nahikoa izan zen bikote belgikarraren jakin-nahia ase behar izateko. Gure kirolak nazioartekotzeko ahalegin betean ari diren garaian, lau ordu geroago jokatuko zuten erremonteko finala makulu ezin egokiagoa izan zen azalpenak emateko orduan. Haren izena moldatu eta kito: «Boat Race Summer Season, Kings Series!». Irteerako balizatik gertu pintxo-potea eta DJa ere bazeuden eta...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.