Olatz Artola Apeztegia.
Zuzia poxpolo

Zapla

2024ko uztailaren 28a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Zenbateko azkura eragin duen, eta ez soilik kristauei.

Genero disidenteak mahai bueltan. Ileordeak, brilli-brillia, gelez egindako azkazal luzeak, perlak, kateak, kortseak, betile luzeak, ehun gardenak, kapak eta abanikoa. Arrazializatuak. Marikak. Emakume lodi bat erdian, Barbara Butch, DJ feminista eta bollera musika jartzen. Drag queen-ak. Nicky Doll, Paloma eta Piche. Azken hori lau hanketan pasarelan. Zutitu eta bira bat. Ile luzea airean dantzan. Zubi bat pasarela, eta pasarela bat zubi.  Desfilearen metadesfilea; modeloak pasarelaren ertz batetik bestera Butchen erritmoan. Transak. Desgaituak. Gorputzak norbere mugimenduan, batzuk fin, besteak oldarkorrago; nor bere lumarekin.

Sena ibaian, hamar gorputz inerte, estatua bihurturik. Simone de Beavouir, Louise Michel, Paulette Nardal, Simone Veil, Alice Guy, Chrisine de Pizan, Jeanne Barret, Gisele Halimi, Alice Milliat eta Olympe de Gouges.

Ibaitik lehorrera. Hirukote bat jolasean, bustitzen. Gelara sartu eta atea itxi dute, eta batzuek zaplaztekoa hartu dute, bat-bateko ate kolpe bortitz baten modukoa.

Ateak behatza harrapatzen dizuneko mina, hori bai, LGTBI pertsonei heriotza zigorra aplikatzen dieten herrialdeen ordezkaritzak ikustean; bihotzak krak eta su, biak batera, estatu genozida bat desfilean dagoela ikustean.

Horrelako egituretan eta ekitaldietan itxaropenik izango bagenu bezala…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.