kirola

Angel David Rodriguez izan da garailea Ondarroako zubian

Ondarroako (Bizkaia) korrika lasterketa irabazi du Angel David Rodriguezek. 11.06 segunduko markarekin lehena helmugaratu da. 100 metroko proba, Santiago Calatrava arkitektuak eraikitako zubian jokatzen da. Rodriguezekin batera Orkatz Beitia bigarren seriean nagusitu da. Ivan Mocholik, berriz, hanka batean mina sentitu eta ez du finala jokatu.

2006ko abuztuaren 17a
19:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lasterketa hauek Orkatz Beitiaren jarraitzaileek sustatu dituzte eta lehenengoa joan den urtean izan zen. Orkatz Beitiaren peñak lasterketekin jarraitzeko asmoa du; hala ere, zailtasun ekonomikoek galarazi dezakete, eta Orkatz Beitia erretiratzen bada ere, edozer gauza gerta daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.