Angel Viciosok irabazi du Miguel Indurain saria, Movistar menderatuta
Ion Izagirre eta Beñat Intxausti ihesaldian, eta Alejandro Valverde atzetik erasoka. Hiru aukera baliatu zituen atzo Movistarrek Miguel Indurain Saria irabazten saiatzeko, baina Angel Viciosok kendu zien, azkenean, garaipena, Puyko santutegira bidean azken metroetan erasoa jota. Izagirre anaietan gazteena sailkatu zen bigarren, eta Intxausti hirugarren. Sei laguneko ihesaldia sortu zen lehenengo, eta 11koa gero, lehen hiru sailkatuak tartean zirela. Bi baten kontra izanda ere, Katuxakoa izan zen indartsuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu