Antxia eta Nagore, larunbatean Labriten
esku-huska Jorge Nagorek eta Ander Antxiak Iruñeko lau t'erdiko Irekiko finala jokatuko dute larunbatean, Iruñeko Labriten. Biek herenegun lortu zuten pasatzea, Errotxapeako auzoko pilotalekuan. Lehen finalerdian, Antxiak Mikeli irabazi zion (10-8, 10-4), eta, bigarrenean, Nagorek Urdanizi (10-7, 10-4). Frontisen zirkuituko lehena da irekia.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu