Aperribai: «Taldeak esnatu beharra dauka»
REALA. Jokin Aperribaik mezu argia helarazi zien atzo entrenatzaile eta jokalariei: «Suspertu beharra dute». Philippe Montanierren etorkizunaz galdetuta, Realeko presidenteak esan zuen entrenatzailea «erabat konprometituta» dagoela Realarekin, baina «hobeto» egin behar duela, «jokalariek» bezala. Bestalde, Imanol Agirretxe osatu egin da, eta prest da etzi Malagaren aurka jokatzeko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu