Mikel Aranburuk Realean segituko du, gaur goizean berritu egin duelako kontratua, 2011ko ekainera arte. 2007a arteko kontratua zuen, klubak beste urtebetez luzatzeko aukera zeukan, eta bi parteek nahiago izan dute urte gehiagoko konpromisoa hartzea.
"Pozik" azaldu da Aranburu. "Denbora asko generaman hitz egiten, eta azkenik gaur goizean erabaki da guztia. Guztiok pozik. Hitzarmen nahiko luzea da, nire adina ikusiz [28 urte ditu]". Realarekin 250 partidatan jokatu du, eta 15 gol sartu ditu. 1997ko ekainaren 22an egin zuen debuta Espainiako Lehen Mailan, Logroñesen kontra. 1999-2000 denboraldian igo zen lehen taldera.
Miguel Fuentes Realeko presidentea ere "pozik" azaldu da hitzarmenarekin. "Aranburuk hasieratik Realean jarraitzeko nahia erakutsi du. Oso pozik dago Reala, gure koloreekin konprosimo handia erakutsi duen jokalari bat delako".
Futbola
Aranburuk 2011ra arte berritu du Realarekin kontratua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu