Arazorik ez Logroñoko pilota aukeraketan
Piloten inguruko polemika apurka baretzen ari dela dirudi. Asteburu honetako partidetarako aukeraketan ez da protesta handirik egon. Atzo, Logroñon, Altuna II.a-Merino II.a eta Irribarria-Merino I.a gustura gelditu ziren iganderako saskian aurkitu zutenarekin. Are gehiago, Irribarriak esan zuenez, ez du pilota txarrik ikusi txapelketa guztian. Partidak ikusmina sortu du, Merino anaiek txapelketan elkarren aurka jokatuko duten lehen aldia baita. Biek ala biek onartu zutenez, «egun berezia» izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu