Aritz Egeak Iñaki Maioraren marka hobetu du: 1.25.09

Minutu eta hemeretzi segundo ondu du orain 41 urte Ordizia-Txindoki-Ordizia erronkan egindako marka

Aritz Egea eta Iñaki Maiora, atzo, erronka amaitutakoan. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2019ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
MENDIA. Balentria handia egin zuen atzo Aritz Egea korrikalari urretxuarrak, Iñaki Maiora txirrindulari ormaiztegiarrak 1978an Ordizia-Txindoki-Ordizia erronkan egindako marka hobetuta. Bizikletan eta korrika 24,6 kilometroko ibilbidea egin beharra zuen Egeak, baina muga oso zehatza izanda: Maiorak duela 41 urte lortutako 1.26.28ko marka bikaina. Pentsatu eta egin. Urretxuarrak koska handia egin zion errekorrari, minutu eta hemeretzi segundorena: 1.25.09.

Egea hasi eta bukatu joan zen Maioraren marka azpitik. Txindokiko gailurrean hiru minutu eta 21 segundoren aldea zuen. Abantaila handia zen, baina ez erabakigarria, Maiorak sekulako denbora egin baitzuen Txindokitik Larraitzera. Hala, tarte horretan bi minutu eta 42 segundo galdu zituen Egeak. 39 segundo zen aurretik. Bete-betean aritu beharko zuen bizikletan Ordiziaraino. Esan eta egin. Aldeari eutsi ez ezik, handitu ere egin zuen. Azken metroetan pilatutako ikusle mordoen animoek ziztu bizian eraman zuten. Helmugan, Maiorak berak jarri zion txapela. Pozarren zen Egea erronka amaitutakoan. «Ikusgarria izan da. Izugarri gozatu dut, jendeak asko animatu nauelako. Oso pozik nago marka lortzeagatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.