Lance Armstrongek Frantziako Tourra irabazteko asmoarekin segitzen du, Astana taldeko buru izateko gogoarekin, nahiz eta Alberto Contador duen taldekide -azkeneko bi urteetan hiru itzuli handiak lortu ditu-. "Johan Bruyneel zuzendariak ekipoan buru bakarra nahi badu, lehen erlojupekoaren ondoren erabaki behar da zein izango den hori", esan du gaur Armstrongek.
Larunbatean hasiko da Tourra, Monakon, 15 kilometroko erlojupekoarekin. Armstrongek jakinarazi du martxoan joan zela ibilbidea ikustera. "Oso teknikoa da".
Zazpi aldiz Tourra irabazi eta gero, erretiroa hartu zuen, eta aurten itzuli da, 37 urte dituela. "Indartsu nago, baina ezin dut ziurtatu itzulia eskuratuko dudanik. Dagoeneko ez da lehen bezain erraza".
txirrindularitza
Armstrong: "Lehen erlojupekoaren ondoren erabaki behar da Astanaren Tourreko burua"
Larunbatean hasiko da Frantziako itzulia, 15 kilometroko erlojupekoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu