Arratek CAI Aragoi hartuko du gaur, jaitsiera arriskua urruntze bidean
Harmailak betetzeko hainbat neurri hartu ditu Eibarko taldeak, zaleen babesa eta beroa izateko asmoarekin
Asobal ligako sailkapen nagusiko estutasunak ahaztu nahi ditu gaur Arratek, Ipuruan CAI Aragoiren aurka jokatuko duen partidan (20:30). Zaleen babesa izan eta harmailak betetzeko hainbat neurri hartu ditu Arratek. Erositako sarrera bakoitzagatik bigarrena doan emango dute; Ermuko eta Eibarko eskoletan gonbidapenak banatu dituzte, eta Gipuzkoako eskubaloi taldeei ere gonbita egin diete. Jaitsiera postuak gertu dituen arren, ez dirudi asteburuan arriskuan egongo direnik. Toledok partida zaila jokatu behar du Valladoliden etxean.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu