Arratek irabazi egin du, eta arnasa hartu

Eibarko taldeak 26-27 hartu du mendean Guadalajara, eta lau puntura du jaitsiera lau jardunaldiren faltan

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arratek Asobal ligan jarraitzeko aurrerapausoa eman zuen atzo Guadalajaran (Espainia), etxeko taldeari 26-27 irabazita. Atzoko garaipenarekin, Eibarko taldeak lau puntura du Toledo, azken-aurreko sailkatua, Liga amaitzeko lau jardunaldi falta direla. Arratek, gainera, Espainiako taldea baino gol-alde hobea du. Beraz, Toledok eibartarrek baino bost puntu gehiago atera beharko lituzke azken lau partidetan Arrate Ohorezko B Mailara kondenatzeko. Zaila dirudi hori gertatzea. Batetik, zortzi puntu eskas geratzen direlako jokoan. Eta, bestetik, Toledoren jarduna Eibarko taldearena baino okerragoa ari delako izaten. Hala, okerrik ezean, Arrate Asobal ligan ariko da datorren denboraldian. Bederatzigarren sasoia izango du jarraian maila nagusian.

Atzoko partidari dagokionez, eibartarrek merezita irabazi zuten. Azken emaitza engainagarria da, 1-0koan ez beste, Arrate beti izan baitzen aurretik. Bederatzi golen aldea izan zuen (11-20), baina lasaitu eta garesti ordaintzekotan izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.